Leioako Pop Rock Lehiaketaren finalistak aukeratu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 19a, 13:44

Urtarrilean abiatutako Leioako XI. Pop Rock Lehiaketaren sei finalistak ezagutzera eman ditu gaur Kultur Leioak. Bertako hiru talde, Euskal Herriko beste bi eta talde espainol bat aukeratu dituzte. Metal atalean, Quaoar eta Averno dira ordezkari lokalak, Galdakaoko Ero bandarekin lehiatuko direnak. Averno Itzubaltzeta / Romo eta Leioako taldeak dagoeneko herriko talderik onenari ematen zaion Leioako Udala Saria irabazi du. Galdakaoztarrek, ordea, Euskara Zerbitzu Saria eskuratuko dute, "Malko izoztuak" euskarazko abestirik onena dela ebatzi baitu epaimahaiak. Pop-Rock arloari dagokionez, Last Fair Deal izango da tokiko ordezkari bakarra, Backflip iruindarrekin eta Madrilgo Love Division-ekin lehiatuko dena. Guztira, hainbat txokotako 119 talde aurkeztu dira lehiaketara. Finalistek zuzenean joko dute Leioako Sanjuanetako egitarauaren barruan. Sarien artean, pop-rock zein metal txapeldunek 1.800 euroko saria jaso eta diskoa grabatuko dute. Argazkian, Leioa eta Bilboko Quaoar taldea / © Quaoar.

Averno Itzubaltzeta / Romo eta Leioako musika talde heavy-aren "Sell" abestiaren bideoklipa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun