Atzo
Aste Santuko egonaldi irekiak abiatu zituzten Bapirukeko neska-mutilek eta, dagoeneko, horietaz disfrutatzeaz gain hurrengo plana ere egin dute. Izan ere, Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskaldunon elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutil euskaldunentzako
asteburu pasa antolatu du maiatzaren 14 eta 15erako. Txango horretan Zestoako Sastarrain baserri eskolara joango dira hainbat ekimen egiteko asmoz. Bertara, Bapirukeko koadrila zein
Areetako Kukupraka ludotekakoa joan ahal izango dira. Izena emateko epemuga apirilaren 29a izango da. Horrenbestez, bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte; bazkideak ez direnek 50 euro; eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenek 10 euro. Izen-emate hurrenkeran beteko dira lekuak, zehaztu dutenez. Bizarra Lepoan Martikoena kaleko 16. zenbakiko udal eraikinean dago eta bere telefonoa 667 540 242 da. Argazkian, Bapirukeko umeak skate saio batean.