Algortan, Telletxe plazan izango dira jarduerak eta, eguraldi txarra izatekotan, lekuz aldatuko dira, Juan Bautista Zabala ikastetxera, hain zuzen ere. Ostegunean, 12:00etan hasiko da programa jolas puzgarrien parkearekin; 18:30ean, "Rum Rum Rock" dantzaldia egongo da. Biharamunean, ostiralean, zirko tailerra (12:00) eta "Zintzoren ametsa" euskarazko antzezkizuna izango dira. Larunbatean, hilak 23, buru-hausgarriez (12:00) eta Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizunaz (18:30) gozatu ahal zango dute haurrek. Igandean, ludoteka (12:00) eta Kidam magoaren ikuskizuna (18:30) izango dira eguneko protagonistak. Azkenik, astelehenean, apirilak 25, EVAzko giltzarri, karpeta eta eskumuturrekoen tailerrak (12:00) eta festa (18:30) egongo dira. Azken horretan DJ bat ariko da.
Areetako eskaintza
Areetan jarduera guztiak Eskoletako plazan, Ipotxen plaza bezala ere ezaguna dena, izango dira egunero ordutegi bera izango dutela: goizez,12:00etan eta arratsaldez, 18:30ean. Ostegunean, zirko tailerra eta pailazo ikuskizuna izango dira bertan eta, ostiralean, hilak 22, jolas puzgarrien parkea eta dantzaldia. Larunbatean, ludotekaren eta "Zintzoren ametsa" antzezkizunaren txanda izango da eta igandean, tailerrek (txirrikak, makillajea eta turutak) eta festak (DJ musikarekin) hartuko dute lekukoa. Azkenik, astelehenean "La cocina de la risa" joko-saioaz eta Kidam Magoaren ilusionismo ikuskizunaz amaituko da egitaraua.
Haur zinema jardunaldiak espainolez
Ohi bezala, zineak ez du kale egingo Aste Santuko oporraldian eta, Haur Zinema Jardunaldien eskutik, adin guztientzako sei film eskainiko dira Getxon, haietako bost espainolez eta bakarra euskaraz. Proiekzio guztiak Areetako Andres Isasi Musika eskolan izango dira 17:00etan eta sarrerek 2,10 euro balio dute. 28. ekitaldian, Jardunaldiek honako film hauek eskainiko dituzte: "El pequeño rey Macius", "La montaña magica", "Rolo eta ilarraren sekretua" (euskarazko bakarra), "Ga'hoole: la leyenda de los guardianes", "Arthur y la venganza de Maltazar" eta "Cazadores de dragones".