Ohi bezala, Aste Santuan zehar gaueko metro zerbitzurik ez da egongo. Salbuespen bakarra larunbat gauean baino ez du egingo
Metro Bilbao garraio enpresak. Athletic Club eta Real Sociedad futbol taldeak apirilaren 23an, 22:00etan, San Mamesen lehiatuko direnez, ordutegia 23:00etatik goizaldeko ordu biak ingurura arte luzatuko dute, zaleei etxera zelan itzuli eskaintzeko. Aste Santuko gainerako egunetan, hots, ostegunetik astelehenera, apirilak 21-25, metroa jai egunetako ordutegietan ibiliko da. Zerbitzua 22:20ak eta 23:00ak artean amaituko da, helmugen arabera. Arizetik Santurtzirako azkeneko trena 22:52an irtengo da. Plentziarakoa, berriz, 23:01ean. Alderantzizko norabidean, San Inaziotik Arizera 22:38an abiatuko da azkeneko trena, Plentziatik Etxebarrira 22:20an eta Santurtzitik Etxebarrira 22:31n. Ez da autobus-zerbitzu osagarririk eskainiko.