Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko saioak egin dituzte Algorta eta Getxoko ikastetxeetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 19a, 21:51

Aixerrota, Julio Caro Baroja eta Fadura institutuetako, Azkorri ikastetxeko eta San Nikolas ikastolako DBHko hirugarren mailako 331 gaztek parte hartu dute Getxoko Udalaren Berdintasuneko Zerbitzuak sustatutako Eraldatzen programan, emakumeenganako indarkeria saihesteko asmoz. Aurtengoa laugarren edizioa izan da eta ikasgeletan biolentzia-prebentzioa lantzeko bost orduko saioak egin dituzte. Gaiak hurrengoak izan dira: sexu eta genero sistema, jendarteratze prozesua, harreman afektibo osasuntsuak, indarkeria sexista lantzen eta indarkeria sexistari aurre egiten. Argazkian, Bilgune Feministak deituta, Algortan egindako emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratze bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun