Gorlizko albisteak mugikorrean jasotzeko zerbitzua abiatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 19a, 22:04

Gorlizko Udalak udalerriari buruzko albisteak telefono mugikorretan jasotzeko aplikazioa jarri du martxan. Udalak berak Gorliz.net webgunearen bidez zabaldu duenez, zerbitzu hori eskuratzeko, interesatuek "GORLIZKO" jartzen duen mezu bat bidali beharko dute 215800 zenbakira. Alta emate horrek 15 zentimoko kostua izango du, baina ordutik aurrera, jasotako mezu guztiak doakoak izango direla jakinarazi dute arduradunek. Argazkian, udal bandera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun