Gotzone Mora Toledoko PPrekin berragertu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 19a, 23:55

Gotzone Mora Getxoko PSE-EEko zinegotzi eta kide ohia berragertu da politikan non eta Toledon. 2007an alderditik bota ostean, egun Valentziako Generalitaten Elkartasun eta Hirigintzarako idazkaria da Mora. Gaur Paloma Barredo Toledoko PPren alkategaiarekin batera prentsaurrekoa eman du, Barredori bere babesa erakusteko. Moraren aburuz, popularrak "aldaketa eta aurrerapen" programa aurkeztu du, "politika egiteko era higatuaz apurtzen duena". Bere ustez, "PSOEri ihes egiten dion egoera aldatzeko beharrezko erreleboa" da Barredo. Bereziki, "langabeziaren etengabeko gehitzea" leporatu dio bere alderdi ohiari. Popularrek lanpostuak sortu, ingurumenari arreta jarri eta teknologia berriak sustatuko dituztelakoan dago Mora. Argazkian, Gotzone Moraren artxiboko irudia / cc-by-nc-sa Hazteoir.org.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun