Maiatzaren 7an eta 8an jokatuko dute Sopelako Igeriketa Saria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 13:04
Maiatzaren 7an eta 8an jokatuko dute Sopelako Udala V. Igeriketa Saria, Moreaga Ugerzaleak (MUS) elkarteak antolatuta. Horrenbestez, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik heldutako 400 igerilari batuko dira Abadesolo igerilekuan. Lehenengo egunean, eskoletako neska-mutilak lehiatuko dira, 17:00etatik aurrera. 50 eta 100 metrotako probak egingo dituzte modalitate guztietan. Biharamunean, berriz, federatutako kirolariek jardungo dute goizez zein arratsaldez. Goizez, estiloetako 100 metroko proba jokatuko dute, eta aurreneko 16ak sailkatuko dira arratsalderako. Amaitzeko, estilo guztietako probak egingo dira, 50 metrotan. Lehen hiru sailkatuek jasoko dute saria dirutan: 100, 75 eta 50 euro, hurrenez hurren. Argazkian, Sopelako Moreaga Ugerzaleak taldeko neskak lehiatzeko prest / © MUS.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun