Palestinaren aldeko jaialdia egingo dute hilaren 30ean Leioako Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 13:13

Apirilaren 30ean, larunbata, Palestinaren aldeko jaialdia egingo dute Leioako Udondo gaztetxean. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute eta sarrera hiru eurotan eskuratu ahal izango da. Bertan, Sabotage, Kemainkaya eta Memphis Belle taldeak arituko dira. Jaialdiaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, bertan bildutako dirua Rumbo a Gaza ekimenera bideratuko dute. Argazkian, "Lotsaren harresia" Palestinan / © Bakea eta Duintasuna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun