Datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan 63 zerrenda lehiatuko dira Uribe Kosta eta Erandioko hamar udalerrietako alkatetzak eta zinegotzi postuak eskuratzeko. Udal guztietan lau alderdi eta koalizio baino ez dira aurkeztu: EAJ, PP, PSE-EE eta Bildu. Ondoren, Ezker Batuak zazpi zerrenda osatu ditu, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia alde batera utzita. Bere atzean, Aralarrek sei hautagaitza eraman ditu aurrera, Barrika, Berango, Lemoiz eta Urdulizen ez dela aurkeztuko. Bina zerrenda aurkeztu dute Berdeek eta PSyV, PSE-EEren eszisioa. Ekologistek Barrikan eta Sopelan izango dira. Konstituzionalistak, ordea, Getxon eta Leioan. Azkenik, zerrenda bana osatu dute UPyD, PUM+J (biak Getxo udalerrian) eta Plentzia, Gorliz, Getxo eta Barrikako independenteak. Azken kasu hori, Juan Jose Ezpeleta Perez egungo alkate jeltzaleak aurrera eramandako eszisioa da. Bitartean, Lemoizen 9 zinegotzi izango dira aurten, 2007an baino bi gehiago, biztanleria hazi delako. Argazkian, 2007n eskualdean boto gehien eskuratu zuen zerrenda Getxoko EAJrena izan zen. Atzo egin zuten talde berriaren aurkezpena / © Getxoko EAJ.