Datorren astean Gaztelan asteburu pasa egingo du Matrako mendi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 17:12

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen mendi taldea Cañon del Rio Lobos parke naturalera joango da asteburu pasan hilaren 29tik aurrera, hiru egunez. Aipatu parkea Gaztelako Soria eta Burgos lurraldeen artean kokatuta dago. Horrenbestez, bidaia arratsaldeko 5:00etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Taldeak gaur bertan jakinarazi duenez, txangoan parte hartzeko izena emateko azken eguna atzo, asteartean, izan zen. Halere, 667 602 357 eta 629 736 006 telefonoetan ere argibide gehiago eska daiteke. Asteburu pasan izena ematekotan, 120 euro ordaindu beharko dute interesatuek. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa) / © Matrako Mendi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun