Pintxoak sustatuko dituzte Gorlizko ostalariek eta Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 17:35

Gorlizko Turismo Bulegoak tokiko hamaika tabernek, edaritegiek eta kafetegiek zein ostatuek eskaintzen dituzten pintxoak promozionatzeko ekimena abiatu du. Aitz Oleaga Turismo Bulegoko arduradunak UKBERRI.NETi azaldu dionez, "Gorliz pintxo a pintxo" kanpainak lelo espainola izan arren, informazio guztia euskaraz, espainolez, ingelesez eta frantsesez topa daiteke, kartel, esku-orri eta liburuxketan. Proiektu horren bitartez, udalerriko auzokideek zein bertaratutako turistek, 6,60 euroko bono baten truke, tokiko hamaika tabernetan sei pintxo dastatzeko aukera izango dute. Tokiko Udalak jakinarazi duenez, aipatu ekimena egunero indarrean egongo da goizeko 11:30etik aurrera. Ekimenean parte hartu duten ostatuak honakoak dira: Argintxe, Basajaun, Batzoki, Iberre, Jubilatuen Etxea, Lighthouse, Malluki, Noho, Okela, Portalena eta Txispas. Argazkian, gazte bat pintxo bat jaten artxiboko irudi batean.

Gorlizko ostalariek eta Turismo Bulegoak egindako esku-orriak



Gorlizko ostalariek eta Turismo Bulegoak egindako liburuxka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun