Lehenengo mailarako igoera etxean jokatuko dute Leioa Waterpoloko neskek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 19:48

Leioako Askartza ikastetxeko igerilekuan jokatuko dute, apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, emakumezkoen Bigarren Mailako Waterpolo Txapelketa. Bertan, Leioa Waterpolo taldea beste hiru taldeekin lehiatuko da: Maristas / Sestao, San Vicente eta Castello. Lehenengo egunean, goizean, leioaztarrak Castelloren kontra arituko dira eta, arratsaldean, Maristas / Sestao taldearen kontra. Hurrengo egunean, berriz, lehia goizean izango da eta Leioako neskek San Vicenteren aurka jokatuko dute. Lau taldeetatik batek baino ez du lortuko Lehen Mailan jokatzeko tokia. Argazkian, Leioa Waterpoloko neskak aurreko partida batean / © Leioa Waterpolo

Egitaraua:

Apirilak, 30, larunbata

11:30ean: Maristas / Sestao vs. San Vicente
13:00etan: Leioa I.T vs. Waterpolo Castello
19:00etan: Leioa I.T vs. Maristas / Sestao
20:30ean: San Vicente vs. Waterpolo Castello

Maiatzak 1, igandea

11:30ean: Waterpolo Castello vs. Maristas / Sestao
13:00etan: Leioa I.T vs. San Vicente
14:15ean: Sari banaketa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun