Getxoko Udalak 3.000 euroko diru-laguntza emango dio Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 20:03

Getxoko Udalak 3.000 euroko ezohiko diru-laguntza emango dio Bizkaiko Elikagaien Bankuari, bere instalakuntzetan izandako suteak eragindako galerak arintzen laguntzeko. Ezbeharra joan den hilaren 11n izan zen Basauriko Denak industrialdean eta tokian pilatuta zeuden 70 tona elikagai erre ziren. Sutea gertatu arren, irabazi asmorik gabeko elkarteak bere lanarekin jarraituko duela iragarri du. Une honetan, euren zerbitzua eraikin bereko beste egoitza batean eskaintzen jarraituko dute, hau da, Basauriko Cervantes Etorbideko 46. zenbakian, 2. solairuan, 19. moduluan. Argazkian, Athleticen laguntza Bizkaiko Elikagaien Bankuari, Leioako Artea merkatalgunean / © Bizkaiko Elikagaien Bankua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun