Graffiti bat margotuko dute Santa Eugeniako parkingaren ondoko fatxada batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 20a, 20:18

Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kaleko aparkalekuaren ondoko etxeko fatxada itsuan graffiti bat pintatzen hasi dira jada. Getxoko Udalak adierazi duenez, margotze lanak "jabeen komunitatearekin akordio batera heldu ondoren" hasi dira. Espazio publikora fatxada bat "egokitzeko eta apaintzeko" lanen iraupena bi hilabetekoa izango dela aurreikusi dute tokiko agintariek. Gauzak horrela, irudiaren neurriak, gutxi gorabehera, 225 metro koadrokoa izango dira, hau da, 15x15 metrokoa. Orain dela gutxira arte, Erromoko gaztetxea izan zeneko teilatuaren marka ikus zitekeen horman. Gaztetxe hori inoiz egin ez ziren etxebizitzak eraikitzeko aitzakiaz indarrez hustu eta bota zuten, Iñaki Zarraoa alkate ohiaren aginduz. Argazkian, Getxoko Udalak zabaldu duen infografia / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun