Ohikoa den bezala,
Bizkaiko Gimnasia Federazioak kontzentrazioa egingo du Pazko Astean Sopelan. Aurten, apirilaren 26tik 30era bitartean egingo da eta ia ehun neskek parte hartuko dute, udal iturriek zehaztu dutenez. Erdiak egingo du lo Ander Deuna ikastolan, lau begiraleren ardurapean. Benjaminak, kimuak, haurrak eta kadeteak izango dira, 8 eta 16 urte bitartekoak alegia. Eskola mailako A zein B mailan aritzen dira. Bizkaiko herri desberdinetatik etorriko dira. Gimnasia erritmiko entrenamendu saioak egiteko garaian 9 entrenatzaileren aginduetara egongo dira. Kontzeptu desberdinak landuko dituzte Ander Deuna ikastolan eta Urko kiroldegian: aparatu eta gorputz teknika desberdinak, malgutasuna, prestakuntza fisikoa, jolasak, dantza irizpideak, bideoak, eta abar. Entrenamendu saioak goizez zein arratsaldez izango dira, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Argazkia: cc-by
pato_garza.