Espainiako bandera jarri dute Getxoko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 21a, 15:46

Getxoko udaletxean Espainiako bandera jarri dutela iragarri zuen atzo EFE albiste agentziak, Udalak berak igorri ei zuen prentsa ohar batean oinarrituta. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Aretoak urtarrilaren 31n emandako ebazpena beteko luke horrela EAJren tokiko Gobernuak, aipatu sententzia "errekurriezina eta irmoa" dela argudiatuta. Dirudienez, Getxoko Udalak Bilboko Administrazio bigarren Epaitegiaren aurrean aurkeztutako helegitea zati batean aintzat hartu du Auzitegi Nagusiak. Izan ere, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak jarritako errekurtsoa aintzat hartuz, 2010eko urtarrilean, bandera gorri-horia udaletxe kanpoaldean ez ezik, "zerbitzu publikoetako gainontzeko eraikinetan" ere jartzeko agindu zuen epaitegi bilbotarrak. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Aretoaren arabera, ordea, Udalaren "egoitza den eraikinean" baino ez da ipini behar.

Ikusi argazki guztiak:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun