Aitzol Aramaio "Txokolate apur bat"-en zuzendaria hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 24a, 22:46

Aitzol Aramaio zinema zuzendari ondarrutarra hil da gaur bere herrian, 40 urte zituela. "ABC"-k jakinarazi duenez, familiaren ustez bihotzekoak jota zendu da Aitzol, lo zegoen bitartean. Bideoklip batzuk alde batera utzita, bi film zuzendu zituen Aramaiok: "Terminal", 2002an egindako film laburra; eta Unai Elorriaga idazle algortarraren “SPrako tranbia” nobelan oinarrituta 2008an ekoiztu zuen "Un poco de chocolate". Hilabeteetan Algortan, bertako Portu Zaharrean, Bilbon eta Gorlizen grabatu ostean, bihar beteko dira hiru urte filma Algortan estreinatu zutenetik. Aramaiok hasieratik izan zuen buruan filma euskaraz eskaintzea eta azkenean lortu zuen. Egun, Eusko Jaurlaritzako Zinema Euskaraz ekimenean ikus daiteke "Txokolate apur bat". Argazkian, Aitzol Aramaio / © Tusitala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun