
Hilaren 16an
Korrika euskararen lasterketa hartu zuten Erandiok eta Uribe Kostako udalerriek. Larunbata, goizeko ordu arrazoizkoak, eguraldi ona eta euskalakarien umore ezin hobea lagun, Korrikak 71 kilometro egin zituen gurean, milaka eta milaka lagun errepidera atera zirela.
AEK-k antolatzen duen ekimenean hamaika eratan egin zuten korrika gure haurtxo, ume, gazte, heldu, agure eta atsoek, bertakoek zein heldu berriek: oinez, makuluz, gurpil-aulkiz, patinez, bizikletaz, motorrez, kanoaz eta abar luze batez. Eskualdeko tribu ia guztiak bildu ziren euskararen alde nork bere harri-koskorra ekartzeko eta hamaika ekimen burutu ziren lasterketaren inguruan, tartean Getxoko
Txorimalo gaztetxearen bosgarren urteurrena ere ospatu zutela. Egun horretako
ehunaka argazki ikus daiteke hemen. Era berean,
Koska irratiak egindako saio berezia hemen duzue entzungai (mp3).