Aurten ere sukaldaritza ikastaroa egingo du Berbotsek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 26a, 19:57
Urtero lez, sukaldaritza ikastaroa prestatu du Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak. Izen-ematea e-postaz (berbots[abildua]gmail.com) edo telefonoz (630 404 171) egin daiteke, maiatzaren 2ra arte. Ikastaroa asteartero egingo dute, 20:00etatik 21:30era arte. Lehenengo saioa maiatzaren 3an izango da. Azkena, berriz, ekainaren 7an. Aurreko urteetan, besteak beste, bakailao eta otarrainska lasagna, sagar frijituak, piper berde beteak patata tortillagaz txipiroi saltsan... prestatzen ikasi zuten su artean ibilitakoek. Aurten, errezeta berriak landuko dituztela jakinarazi dute arduradunek. Bestalde, laster Kanpomartxo izango dela gogoratu dute Berbotsekoek. Aurten, maiatzaren 8an, igandearekin, izango da Asuan. Argazkian, Berbots elkarteko kideek 2009an egindako familia irudia / © Berbots Erandion Euskaraz!.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun