Mobilizazioei ekingo diete berriro Sopelako kale garbitzaileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 26a, 20:43
Sopelako kale garbitzaileek berriro mobilizatuko direla iragarri dute. Ostiral honetan, apirilak 29, elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean, Sopela.net agerkari digitalak zabaldu duenez. Halaber, konponbiderik ez balego, maiatzaren 10ean, 12:00etatik 13:00etara, lan uztea egingo dute eta herriko kaleetatik manifestatuko dira. Kale garbitzaile sopeloztarrek hainbat mobilizazio burutu zuten 2009ko azaroan eta abenduan, pairatzen ari ziren "lan baldintza kaxkarrak" salatzeko. Une hartan, Sopelako kaleen garbiketa Cespa enpresaren ardura zen, eta lan gatazka konpondutzat eman zen 2010ean aipatu zerbitzua Urazka enpresaren esku geratu zenean. Urte luzea pasatu ondoren, langileei orduan agindu zitzaizkien hobekuntzak ez direla oraindik gauzatu salatu du enpresa batzordeak. Argazkian, Sopelako kale-garbitzaileetako bat / © Sopela.net.
Ikusi abenduaren 4ko mobilizazioa, Koska irratiak ekoiztutako bideoan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun