Margolari Gazteen Lehiaketa egingo dute maiatzaren 8an Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 26a, 20:45

Leioako zein inguruetako artista gazteek tokiko Margolari Gazteen Lehiaketan parte hartu ahal izango dute maiatzaren 8an. Aurtengo edizioa hamalaugarrena izango da eta, aurrekoetan bezala, sari potoloak egongo dira: lehenengo saria 810 eurokoa izango da, bigarrena 510 eurokoa eta hirugarrenarentzat 360 euro izango dira. Hiru sailkatuek diploma bana ere jasoko dute. Bestalde, sari bereziak ere izango dira: 360 euro sailkatu barik geratzen den leioaztar onenarentzat eta 120 euro saririk jaso ez duen 18 urte beherako artistarik onenarentzat. Sariketa Aterpe Leioa Gazte Bulegoan (Jose Ramon Aketxe plaza, 11-1) izango da. Argazkian, sarritan heldu, gazte zein umeentzako pintura ikastaroak egiten dituzte Kultur Leioan / © Kultur Leioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun