Urtero bezala, Areetan egoitza duen Sener eta Barakaldoko Precicast armagintza enpresetara egingo du bizikleta ibilaldia larunbat honetan, apirilak 30, Kakitzat koordinadora antimilitaristak. Ekimenera Askapena, Eguzki, Mewando sarea, Ekologistak Martxan eta Komite Internazionalistak taldeak batu zaizkie antimilitaristei. Aipatu arma enpresek "Israelgo armadaren bidez, palestinar herriari egindako erasoetan duten inplikazioa" salatuko dute. "Horretaz aparte, aurten ere ikusi ahal izan dugu bere inplikazioa Libiako gerran, bai Libiari armak saltzen, baita NATOri ere", gaineratu dutenez. Horrenbestez, larunbateko bizikleta martxa 11:00etan abiatuko da Bilboko Kale Nagusian dagoen foru jauregitik, lehendabizi Barakaldora eta ondoren Areetara iristeko. Argazkia: © Kakitzat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!