Pop-rock musika emanaldia egingo dute maiatzaren 6an eta 7an Ereagako aparkalekuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 26a, 21:44

Maiatzaren 6an eta 7an, pop-rock musika emanaldia egingo dute Algortako Ereaga hondartzako aparkalekuan. Lehenengo egunean, ostiralean, Ken Zazpi taldeak "Ortzemugak begietan" izeneko bere azken diskoaren abestiak aurkeztuko ditu, gaueko 10etatik aurrera. Hurrengo egunean, berriz, tokiko bi bandek hartuko dute lekukoa: Zenttric eta We Are Standard. Bigarren kontzertu hori gaueko 9etan hasiko da. Bi egunetako musika emanaldiak doakoak izango direla jakinarazi du Getxoko Udalak. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun