"Harriz harri" umeentzako ikuskizuna emango dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 26a, 21:48
Larunbatean, hilak 30, "Harriz harri" izeneko ikuskizuna egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean (Mendieta, 11). Antzezlana euskaraz izango da eta hiru urtetik gorako umeentzat zuzenduta dago. Lehenengo emanaldia 18:30etik 19:00etara izango da. Bigarrena, berriz, 19:30etik 20:00etara. Sarrera bakoitzak hiru euro balio ditu. Argazkian, Sopelako Kurtzio kultur etxea / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun