Guillermo Verdejo Barroeta Fadura Igeriketa Klubeko kide getxoztarrak Gibraltarko Itsasartea zeharkatu zuen herenegun, igandearekin.
Eitb.com-ek zabaldu duenez, 32 urteko igerilariak neopreno-jantzi batekin egin zuen igerialdia Tarifa eta Punta Almina, Europa eta Afrika, arteko 20 bat kilometroko tartea betetzeko. Horretarako 3 ordu eta 17 minutu eman zituen Verdejok. 1928an Mercedes Gleitze erresumabatuarrak egin zuenetik eta urteen poderioz, Itsasartea ehunaka kirolzalek gurutzatu dute. Halere, aurten Gibraltarko Itsasartea igerian zeharkatu duen aurreneko igerilaria izan da eta baita historiako lehenengo getxoztarra ere. Verdejok berak aitortu duenez "Gibraltarko Itsasartea igerian zeharkatzea buruan izan dut txikitatik". Izan ere, igeriketa entrenatzaileak kontatutako historiak zituen hizpide. Orain ikasleak motibatzeko bere historia propioa kontatu ahal izango du. Besteak beste, 1.500 metroko Bizkaiko txapeldunordea zein 1.500 metro, 400 metro eta distantzia luzeko Euskal Herriko hirugarrena izatea lortu du Guillermok. Argazkia: ©
Gozatueuskaltel.com.