Bitartean, Bilduk Euskal Herriko hainbat alderdi politikori batzartzeko eskatu die, Europa Press albiste agentziaren arabera. Azkenean Bilduren zerrendak bertan behera utziko balituzte gainerako alderdiek zer egingo luketen jakitea da bilera horien xedea. Besteak beste, EAJ, Aralar eta Ezker Batuarengana jo du koalizioak. Oraingoz, Ezker batuak baino ez du publikoki erantzun. Batzarrean izango direla argitu dute federalistek.
Espainiako Estatuaren abokatuak aurkeztutako helegitea
Joaquin de Fuentes Bardaji Espainiako Estatuaren abokatuak 13:00etan aurkeztu du, Auzitegi Gorenean,