Web orriak udalerriko informazioa eskainiko du. "Eduki ugari" ere izango omen du, "modu erakargarrian aurkeztutakoak eta azken aukera teknologikoak erabiliz". Urdulizen irudi berrian oinarriturik plataforma "modernoa" sortu da, "intuiziozkoagoa, erabilgarriagoa eta eduki berriekin". Arlo batzuei buruzko informazioa (udal zerbitzuak, turismo eta kultur eskaintza edo euskara, besteak beste) emateaz gain, "helburua Urdulizko egungo egoera argi eta azkar eskaintzea da", adierazi dute udal arduradunek.
Webgune berria hainbat ataletan banatuta dago udalerriaren informazio osoa emateko. Gainera, lotura interesgarriekin eta mapa interaktiboarekin osotu dute gunea. Izan ere, "webgune berria interaktiboa izatea lortu nahi da, baita aldakorra ere, informazio beharren arabera eta herrian gertatzen diren aldaketen arabera", arduradunek esan dutenez.