Apirilaren 20an euroagindu epaiketa egin zieten Lyongo auzitegian Aletxu Zobaran gorliztarrari eta Urko Labaka altzarrari, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez. Bi euskal preso politikoak martxoaren 11n atxilotu zituzten Frantzian, beste bi lagunekin batera; eta, egun, Lyon Corbas espetxean dauzkate. Altza eta Aiara aldetik hogei bat lagun inguratu ziren euren lagun eta senideei elkartasuna adierazteko. "Hasieran, sarrerako jendarmeek ez ziguten bistara sartzen utzi nahi. Ondoren, hamabi pertsona bakarrik sartuko zirela zioten; eta, azkenik, denak sartzeko baimena eman ziguten. Hala ere, ikurrinak eta presoen aldeko ikurrak sartzea debekatu ziguten, baita bi presoekin hitz egitea ere. Horrela ez bazen, kanporatzearekin mehatxatu gintuzten", tokikoek azaldu dutenez. Argazkian, martxoaren 13an ehun bat lagunek aldarrikatu zuten Plentzian Aletxu Zobaranen askatasuna.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!