Koska irratiaren aldeko hip hop kontzertua izango da etzi Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 28a, 10:28

Larunbat honetarako, apirilak 30, hip hop kontzertua antolatu du Itzubaltzeta gaztetxean Koska irratiak. Horrenbestez, Revolta Permanent, 121 Krew eta Pablo Hasel igoko dira agertokira. Sarrerak 5 eurotan egongo dira. Izan ere, bildutako diruaz, Uribe Kostako irrati libreak egun pairatzen ari den egoera ekonomi larriari aurre egin nahi diote. "Kontuan baldin badugu Koska irratiak ez duela liberaturik, musikari guztiak musu truk datozela eta Itzubaltzeta gaztetxeko lagunak laguntzeko prest agertu zaizkigula, erronka ederra dugu esku artean, auzolanean aurrera eramango duguna", azaldu dutenez. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Abestuko duten lagunei dagokienez, musikari internazionalista eta komunista dugu Pablo Hasel, errepresaliatuen aldeko abesti asko egin dituena. Inoiz ez du jo Euskal Herrian eta "itxaropen handiak daude" gainera. Bestalde, Revoltako lagunak, 16 urteko gazte barakaldotarrak, hip hopeko etorkizunaren adibide garbiak dira. Azkenik, Ezkerraldetik datorkigu 121 Krew. Argazkian, Koska irratiko hainbat kide / cc-by-sa Koska irratia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun