Maiatzaren 22ra begira, hauteskunde mahaiak osatuko dituzten ahaldunak aukeratu zituen atzo, ez ohiko osoko bilkurak, Leioako Udalbatzak. Sistema informatikoaren bidez egindako zozketan 333 ordezkari titular zein ordezko hautatu zituzten, udalerriko 9 hauteslekuen 37 mahaiak osatzeko, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Aukeratutakoek notifikazioa jasoko dute hurrengo egunetan. Mahai bakoitzeko presidente bat eta beste kide bi aukeratu dira, eta horietako bakoitzarentzat ordezko bi, guztira bederatzi lagun mahaiko. "Jakin beharrekoa da ere, Leioako hautesle gehiago izan ahal dituen mahaiak 918 leioaztarren bozkak har ditzakeela", aipatu dutenez. "Horretaz gain, ez dago berebiziko aldaketarik. Beraz, leioaztarrek euren ohiko hauteslekuan eman ahal izango dute euren bozka", udal arduradunek diotenez. Argazkian, panel bat alderdien kartelez beteta, aurreko batean.