Hori eta gorriaren nahasketa berdeak ordezkatuko du Algortako Telletxe plazan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 28a, 16:14

Orain aste batzuk hasi ziren Algortako Telletxe plazako jolastokia estaliko duen egitura koloreztatzen. Emaitzak, ordea, zur eta lur utzi zituen hainbat herritar. Gorria eta horia elkarren jarraian jarrita, eguzkiak jotzen zuenean piperpotoa ikus zitekeen lurrean islatuta; baita inguruko zutabeetan ere. Baten batek tokiari Espainia plaza jarriko ote zioten aipatzen zuen, txantxetan edo. Dirudienez, udal agintariei ere ez zaie kolore nahasketa gustatu. Edo, agian, herritarren kexak aintzat hartzea erabaki dute, oraingo honetan. Gaurkoan, estalki horia zelofan zati urdinez janzten hasi dira beharginak, berde kolore ederra eratuz. Bitartean, udaletxeko teilatuan jarraitzen du apirilaren 20an jarritako Espainiako bandera. Argazkian, beharginak lanean.

Ikusi argazkiak:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun