Egitaraua:
Apirilaren 30ean, larunbata:
• 11:30ean, Astrabuduan, Txikien alardea: Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi dantza taldeek hartuko dute parte.
• 20:30ean, Dantza agerraldia, Altzagako merkatu zaharrean: Euskal Herriko lurralde gehienetako dantzak bilduko dituen ikuskizuna. Bertan, Erandioko taldeek hartuko dute parte eta baita gonbidatutako beste talderen batek ere.
Apirilaren 15etik maiatzaren 2ra arte:
• Dantza jantzien erakusketa Astrabudua eta Altzagako dendetan.
• Iraultza dantza taldeko Ramon Garciaren jantzi bilduma Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean.
• “Euskal folklore eta jantziak” izenburuko hitzaldi-tailerra Astrabuduako Josu Murueta kultur etxean.
Maiatzaren Lehenean, Euskal Herriko Dantzarien Eguna:
• 11:30ean, Taldeen erakustaldia:
- Gipuzkoa: Ezpata dantza, agurra eta zinta dantza.
- Nafarroa: Orbaitzetako joko dantza eta Auritzeko ingurutxoa.
- Bizkaia: Dantzari dantza, makil joko nagusia, arku dantza eta dominguillo.
- Nafarroa Beherea: Soka dantza, Euskaldunak, Sorginak eta Kadrila.
- Lapurdi: Ahurtiko Makil dantza, Makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
- Zuberoa: Barrikada arribada, Ostalersa, Satanak, Aitzina pika, Godalet dantza.
• 13:30ean, Erakustaldiaren amaiera.
• 14:00etan, Goizeko ekintzen amaiera
• Bazkaltzeko tartea
• 16:30ean, Luhartz taldearekin erromeria.
• 20:00etan, Eguneko ekintzen amaiera.