Brasilgo Eguna ospatuko dute larunbatean Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 28a, 20:02

Etzi, larunbatarekin, Brasilgo Eguna ospatuko dute Sopelako Sekeko Gaztetxean. Gazte Asanblada Sopeloztarrak zabaldu duenez, arratsaldeko 6:30etatik aurrera, izenburua ezagutzera eman ez duten filma bat ikusteko aukera izango da, "Brasilgo hiri nagusietan dauden fabelen inguruan; Brasil turistikotik at dagoen errealitate krudelaz hausnartzeko". Ikus-entzunezkoaren ondoren, pintxo eta edari brasildarrak egongo dira dastagai eta iluntzeko 9etatik aurrera bi taldeen kontzertua izango da, Asuako Batuketaun-ek eta Tolosako Bonberenea gaztetxetik etorritako Mulambo-k joko dutela. Argazkian, Mulambo taldea pasa den urtarrilaren 22an Tolosan egindako jai afro-brasildarrean / © Bonberenea gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun