Datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 2tik landa, Algortako Lañomendi eta Kurutxagane kaleetan trafikoaren noranzkoa aldatuko dute. Neurri hori Salsidu etorbideko garajeetarako sarbideak hobetzeko asmoz gauzatuko dute. Izan ere, astelehenetik aurrera, Lañomendi kaleko noranzkoa Zubilleta kaletik Kuskuburu kalerako norabidean izango da. Kurutxagane kaleari dagokionez, hau ere noranzko bakarrekoa dela, ibilgailuak Kuskuburutik Zubilletarako norabidean joan beharko dira. Aldaketa horiek ez dute eraginik izango ondoko kaleetan, hala nola, Izaro, Kuskuburu eta Izaro eta Salsidu arteko Zubilletako tartean. Azken horietan, URA Uraren Euskal Agentziak Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko proiektuaren harira, Salsiduko zubi berria egiteko lanen ondorioz ezarritako noranzko bakarra eta aparkalekuak mantenduko dituzte. Argazkian, udaltzain bat.