Getxolanek dendentzako prestakuntza ikastaroa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 28a, 20:38

Getxolan Ekonomiaren Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuak "Personal shopper" izen ingeleseko prestakuntza ikastaroa antolatu du. Halere, ikastaroaren hizkuntza ez dute zehaztu eta, beraz, litekeena da espainol hutsez egitea. Aipatu ekimena udalerriko establezimenduei zuzenduta dago eta maiatzaren 9tik 20ra luzatuko da. Ikastaroa Makaleta etorbideko 56. zenbakian dagoen antzinako Aiboa institutuan izango da, 14:30etik 16:30era. Tailerrak bezeroei produktuak aukeratu eta erosten laguntzen irakastea du xede. Argibide gehiago tokiko enplegu zentroaren egoitzan topa daiteke, Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian, edo www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun