Berangoko Simon Otxandategi dantza taldeak Nekazaritza eta Artisautza XVIII. Azoka antolatu du igande honetarako Moreaga plazan. Bertan, 74 eskulangilek euren produktuak erakutsiko dituzte 24 standetan banatuta, horien artean berangoztar ugari izango direla: Jose Antonio Lopez, fosil eta mineralekin; Idoia Bilbao, bordatuekin; Lili Patiño, imitaziozko bitxiekin; eta Socorro Hernandez, haurrentzako produktuekin. Horrekin batera, aurten ere, Euskadiko XIII. Euskal Pastel Txapelketa egingo dute. Bestalde, Berangoko Emakumeen Elkarteko hainbat kidek osatutako "Cuentas y Medidas" ekimenak haurtxoentzako lanak erakutsiko ditu. Kultur etxeko zurgintza eskolako ikasleek ere euren lanak jarriko dituzte ikusgai. Argazkia: © Berangoko Albisteak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!