Biltzarraren epaimahaikoek bela eta arraun pabiloien eraikitze sistema eta ingurunera egokitzeko erraztasuna baloratu dute. Horiek, ekipamenduaren kanpoko alertze egurrezko estaldura aintzat hartu dute. Peru Mugika arkitektoaren hitzetan, "material hori moilako kolorearekin ia nahasten dena eta mantentze-lanik behar ez duena da". Gainera, pabiloien forma eta tamainari dagokionez, "eskala oso murriztua du eta, horri esker, Arriluzeko moilako beste aldetik ez dira ikusten. Bestalde, inguruan dauden beste pabiloi batzuk baino askoz gutxiago nabarmentzen dira", zehaztu du Mugikak. Kirol ekipamendu hori pieza bakar baten beharrean bitan egin izanak zoruari itsatsiago utzi eta, ondorioz, begi-inpaktua murriztea eragin du.
Bela eta arraun udal pabilioiek miloi eta erdi euro inguruko aurrekontua izan zuten. Belarenak 1.000 metro koadroko azalera du eta, gaur egun, Bela Eskola hartzen du. Arraunekoak beste horrenbeste ditu eta, nagusiki, Getxo Arraun Taldeak erabiltzen du.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.