Sexu abusuak leporatuta
atxilotu zuten Erandioko Goikolanda ikastetxeko irakasleari bi urruntze agindu ezarri dizkio Bilboko Instrukzio zortzigarren Epaitegiak, "Deia" egunkariak zabaldu duenez. Batetik, hiru ikasturtez lan egin zuen hezkuntza zentrotik, 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea debekatu zion epaileak, martxoaren 23an. Asteazken honetan, berriz, abusuak pairatu omen zituzten zazpi umeengandik ere 500 metro baino gehiagora egoteko agindu zion irakasleari Bilboko epaitegi horrek. C.S.G. inizialak dituen gizonezkoa urtarrilaren 11n atxilotu zuten, Goikolanda ikastetxeko hainbat umeri ukituak egin zizkielakoan, bertoko irakasle zela. Egun aske dago, epaiketaren zain, sexu askatasunaren kontrako delitua leporatzen diotela. Urruntze aginduei dagokienez, auziaren instrukzioa iraun bitartean egongo dira indarrean; eta ondoren erabakiko du epaitegiak horiek luzatu edo bertan behera uzten dituen. Argazkian, Goikolanda ikastetxe ingurua artxiboko irudian / © Erandioko Udala.