Kartelekin jarraituz, aurkeztutako edozein formatu ontzat hartuko da, digitalki erabiltzeko aukerarik badago. Lanak originalak izan beharko dute, hau da, beste lehiaketa batzuetan aurkeztu ez direnak. Ezin izango dira, beraz, beste sariketa edo artista batek aurkeztutakoak izan, ez bere osotasunean, ezta zatika ere. "Horrelakorik gertatuko balitz, parte hartzailea lehiaketatik kanpo geratuko litzateke", jakinarazi du Udalak. DIN A3 tamainakoak izan beharko dute gutxienez, eta formatu digitalean aurkeztutakoen kasuan, berriz, JPEGen 300 ppp-tako kalitatean. Lanetan ez da egilearen daturik jarri behar. Datuak lan bakoitzarekin batera eman beharko den gutun-azal batean sartuko dira, kanpoan ezizen bat idatziz eta honen barruan izen abizenak, helbidea, eta telefono zenbakia.
Sariak:
- Lehen saria: 600 euro.
- Herriko partaideentzako saria: herriko klasifikatu onenari 150 euro.
Accesitak:
- 6 urte bitartekoak (sari gabekoak): 40 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
- 11 eta 14 urte bitartekoak (sari gabekoak): 60 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
- 15 eta 18 urte bitartekoak (sari gabekoak): 80 euro margo eta marrazkirako materialean (egile ezberdinen artean bana daiteke).
Saririk gabeko lanak maiatzaren 20tik aurrera batu ahal izango dira Kurtzio Kultur Etxean, goizeko 11:00etatik 14:30era eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Saria eman gabe gelditu daiteke.