Johnny Cash omenduko dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 29a, 14:01

Orain dela ia zazpi urte zendutako Johnny Cash musikari estatubatuarra oroitu eta omenduko dute bihar, larunbata, Algortan. Horretarako, arratsaldeko 20:00etan jarri dute hitzordua Mariandresena kaleko UK tabernan. Bertan, "Moby Dick tribute to Johnny Cash" kontzertua eskainiko du Eneko Burzako bakarlari algortarrak, Moby Dick izenpean ezagunagoa dena. Ezinbestean, ekimena "Hello, I'm Johnny Cash" ("Kaixo, Johnny Cash naiz") esanez hasiko da. Ekitaldiak, goizaldeko 3ak arte luzatu daitekeena, "beltzez jantzitako gizonari" omenaldi xumea izan nahi du. Izan ere, Cash country musikako maisua bilakatu bazen ere, rock&roll, gospel eta beste hainbat musika mota jorratu zituen bizitzan zehar. Kontzertu horrekin, Moby Dickek pasa den martxoaren 9an abiatutako "Waiting for the sun" (Eguzkiaren zain) lelopeko kontzertu jira jarraitzen du. UK tabernak, berriz, Jagermeister garagardo festarekin lotuko du ekimena. Argazkian, Jhonny Cash zenaren irudi famatuenetako bat / cc-by-sa Broke-noggin.

Waiting for the sun" (Eguzkiaren zain) biraren egitaraua

• 2011/IV/30 - ALGORTA. "MobyDick: TRIBUTE TO JOHNNY CASH", UK tabernan, 19:30ean.
• 2011/V/6 - SOPELA, Kurtzio kultur etxean, 21:30ean, MURSEGOrekin.
• 2011/V/7 - GORLIZ, Zehatz kultur elkartean, 21:00etan, MIKEL URAKENekin.
• 2011/V/12 - DONOSTIA, Gazteszena aretoan, 22:00etan, MAIKA MAKOVSKI eta AINARA LeGARDONekin.
• 2011/V/13 - ZARAGOZA, ARAGOI. La Ley Seca tabernan, 21:00etan.
• 2011/V/15 - ELORRIO. Arriola antzokian, 19:00etan. Musikazuzenean.com Jaialdian, ANARI, MURSEGO, PETTI, SORKUN, JON&SUGRAMAS, JOSEBA IRAZOKI eta AZKAITER PELOXekin.
• 2011/V/20 - BERGARA. Bergarako gaztetxean, 21:00etan.
• 2011/V/27 - DONOSTIA. Be Bop aretoan, 21:00etan.
• 2011/VI/10 - GASTEIZ. Ibu Hots aretoan, 20:00etan, SAD TOWN LOSERSekin.
• 2011/VI/11 - ZARAUTZ. Modelo zinema aretoan, 20:00etan. Rockumentalak! zikloaren barruan.
• 2011/VI/17 - ONDARRU. Kafe Antzokian, 22:00etan. SAD TOWN LOSERSekin.
• 2011/VI/11 - ZARAUTZ. Modelo Zinema aretoan, 20:00etan.
• 2011/VII/25 - DONOSTIA. 20:00etan.
• 2011/VII/29 - BAKIO. 21:00etan. BakioSound 2011n.
• 2011/VIII/27 - SARA. 20:00etan. Usopop Festibalean.

"Hurt", Jhonny Clash-ek 2002an grabatutako azken bideoa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun