Barrikako Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorrari (HAPO) buruzko galdetegiak banatuko ditu egunotan udalerriko etxebizitza guztietatik. Udal arduradunek adierazi dutenez, "horrekin herriaren etorkizunaren inguruko iritziak, jarrerak eta ikuspegiak antzeman nahi ditugu". Gainera, interesatuta dagoenak eskura izango ditu ondorengo lekuetan: udaletxean, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara; liburutegian, astelehenetan, 17:00etatik 20:30era eta asteartetik larunbatera, 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era; eta jubilatuen egoitzan, taberna zabalik dagoen ordutegian. Halaber, www.barrika.eu udal webgunetik ere galdetegiaren kopia bat jaso eta inprimatzeko aukera egongo da. Ondoren, fitxa bete ostean, aurreko hiru tokietako batean entregatu daitezke maiatzaren 17a baino lehen. Argazkian, Juan Jose Ezpeleta alkatea eta iBarrika zerrendaren hautagaia eta beste hainbat arduradun Herri Plangintzako Aurrerapena aurkezten aurreko batean / © Barrika.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!