Txori Kantarien Txapelketa izango da igandean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko api. 29a, 20:05

Igande honetan, maiatzaren lehenean, Txori Kantarien Txapelketa egingo dute Gorlizen. Aurtengoa 29. edizioa izango da. Hitzordua goizeko bederatzietan jarri dute eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguerdiko ordu batak t'erdietara arte luzatuko da. Eguraldia lagun izanez gero, txapelketa Ondarganen izango da. Okerrera egin eta euria hasiko balu, ordea, tokiko frontoira bideratuko lukete sariketa. Argazkian, "Serinus canaria" edo kanario ale bat / cc-by-sa Dario Sanches.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun