Gaur hemen elkartzen garenok gure bizitzako hoberena miserableak egiten gaituen sistemari ematera beharturikoak eta hamarkadetako mobilizazioetan lortutakoa murrizten digutenaren testiguak gara. Langabeak, baztertuak eta marjinatuak ere bagara, sistemarentzat soberan gaudela ikusten dugu. Soilik sistemaren lan engranajeko pieza bezala ikusitako ikasleak gara. Sistemak, gure jaioterria uztera behartu gintuen sistema berak bazterturiko etorkinak gara. Gure buruengandik urruntzen gaituen patriarkatuaren menpeko gizabanakoak gara. Munduan zehar borrokan dirauten herriekiko internazionalista solidarioak gara. Gizabanako eta komunitate gisa emantzipatzeko erabakia hartua dugunak gara. Gure ametsen jabe izateko eta arnas hartu ahal izateko espazioak askatzen ditugun okupak gara. Ekologistak eta mundua kolapsora eramaten duen garapen logika baten kontrako borrokalariak gara. Azken finean, aukera bakartzat saltzen diguten bizitza miserablea ukatzen dugunak gara.
Azken greba orokorra zela eta, pentsio erreforma nahi ez genuela, baina gure benetako borroka kapitalismoaren aurka eta bizitzeko eta erlazionatzeko beste modu bat sortzearen aldekoa zela esan genuen. Iadanik ez digula balio esplotazio "gizatiarrago" batek. Gaur, sistema honen kontrako borroka inoiz baino beharrezkoagoa da. Gure apustua mobilizazio politiko horizontalerako espazio bat sortzea da, elkartu eta gure borroketan zuzenki parte hartzeko gune bat. Maiatzaren Lehena edo greba orokorrak bezalako datetan mobilizatzeko, baina baita gure egunerokotasunean ekiteko gune bat. Alderdi politiko eta erakunde bertikalen logika hauteskunde-zaleetatik eta sindikatuen planteamendu negoziatzaileetan eroriko ez den gune bat.
Arriskuak aitortu barik ez dira jendarteak aldatzen eta egoera aldatzera, aldaketa sakona bultzatzera dei egiten dugu.
Maiatzaren Lehenean 11etan Indautxuko Plazan ikusiko garelakoan.
Maiatzak 1 autonomoa kolektiboak asteartean Indymedia Euskal Herrian argitaratutako artikulua