
Nieves Matia Ortega emakume algortarrak udal eta foru ordezkarien bisita jaso zuen atzo bere etxean. Izan ere, Matia Ortegak 100 urte beteko ditu bihar, maiatzaren lehenean. Omendutakoa Bilbon jaio zen, baina 40 urte baino gehiago eman ditu Getxo udalerrian bizitzen. Zazpi neba-arreben familia bateko bigarrena da eta, hainbat urtetan jostun lan egin ondoren, bere ama zendu ostean, aita eta neba-arrebak zaintzeari ekin zion. Egun, osasun egoera makalean dabil eta bere ilobek zein kanpoko langileek artatzen dute, izan ere, "bere nahia etxean irautea izan da beti", adierazi dute udal iturriek. Keltse Eiguren Getxo Udaleko lehen alkate ordeak Aixerrotako garaikurra eta lore sorta bat eman zizkion atzo omendutako emakumeari. Argazkian, Keltse Eiguren, Nieves Matia Ortega eta bere familiarekin / ©
Getxoko Udala.