Heldu zaigu Maiatzen Lehena, langileriaren nazioarteko eguna. Igandean zita garrantzitsua daukagu Bilbon. Bizi dugun egoera ekonomiko lazgarri honetan berebiziko garrantzia hartzen du, langileriak kalera irten eta eredu ekonomiko berri baten alde aldarria egiteak. Ezker abertzaleak independentziaren beharra azpimarratu nahi du hautu bakar bezala egoera honi aurre egiteko. Azken urte hauetan argi geratu da, zapaltzen gaituzten estatuen proiektuak ez duela soilik gure herriaren naziotasuna ukatzen, gure langileriaren eskubideak ere ukatzen ditu. Politika neoliberalen aurrean ezkerreko benetako proiektu bat aurrera ateratzeko ordua heldu da. Independentzia eta sozialismoa egingarria delako... Maiatzaren Lehenean, denak Bilbora! 11:30ean Jesusen Bihotz plazan. Argazkian, iazko Maiatzaren Lehenean 350 bat lagun batu ziren Itzubaltzeta / Romon LABek deituta.