Egitaraua:
• 12:00etan, herriko dantza taldeak.
• 13:15ean, Mendibaiarte abesbatza.
• 13:30ean, bertsolariak: Miren Amuriza eta Arkaitz Estiballes.
• 14:30ean, herri bazkaria (nork berea eginda).
• 17:00etan, betiko kantuak Kepa Arrizabalaga eta Roberto Etxebarriarekin, mahaiaren inguruan bazkalosteko goxoa egiteko. Bitartean, umeentzako antzerkia (Sointek).
• 18:00etan, erromeria Arrabots taldearekin, beraz, denok dantzatzera!
Egun osoan zehar, "musika, umeentzako puzgarriak, arku tiroa, jokoak, taloa eta batez ere, guztion animo ederra" izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
2010eko Kanpomartxo iruditan
Bihar zortzi, igandearekin, Asuan ospatuko dute aurtengo Kanpomartxo. Izan ere, antzina, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak apirilaren hasieran aukeratutako egun eta toki batean batzen ziren Kanpomartxo izeneko festa egiteko. Egun horretan, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzen zuten. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Bada, hainbat hamarkadatan galduta egon ostean, orain dela 21 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia