Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, larunbatarekin, Erandion, sexu erasoa egin izana leporatuta.
Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, arratsaldeko 2:30ak aldera, Erandioko etxebizitza batean emakume batek balizko sexu abusua pairatu zueneko albistea jaso zuen Ertzaintzak. Polizia patruila bat biktima, ustezko erasotzailea eta beste hainbat pertsonak partekatzen duten pisuan bertaratu zen. Emakumeak ertzainei adierazi zien bere bikotekidea lanean zegoen bitartean bera logelan zebiltzala lo eta une batean pisukidea bere gelan sartu eta sexu erasoa egin ziola. Andrak gizona gainetik kentzen eta gelatik irteten lortu eta etxebizitzako beste bikote bati laguntza eskatu ziola ere kontatu zien poliziei. Ertzainek gizona atxilotu zuten gaur epailearen esku uztekoa dena. Emakumea, berriz, Basurtuko ospitalera eraman zuten anbulantziaz, bertan, auzitegi-medikuak arreta egiteko. Argazkian, Erandioko Emakume Gazteen Asanbladak eraso matxistak salatzeko egindako protesta bat.