Kolpearen ondorioz ezezagunen autoa geldirik lotu denean, udaltzain bat autotik irten da hurbiltzeko asmoz. Orduan, bertsio ofizialaren arabera, balizko ebasleek autoa berriz piztu eta aurrera jo dute poliziarengana hurbilduz. "Ibilgailua bere lankidea harrapa lezakeela egiaztatzean, beste polizia batek arauzko arma erabiltzea erabaki zuduen, zerurantz mehatxuzko tiro bat eginez. Baina, ibilgailuak martxan jarraitu duela ikusirik, beste tiro bat egin du, autoaren atzeko gurpilaren aurka", dio Europa Press-ek jasotako bertsio horrek. Dena dela, ibilgailuak ihesarekin aurrera jo du eta "harrapatua ez izateko, agenteak salto egin behar izan du". Halere, poliziak ez du zauririk.
Susmagarrien autoa Errekagane kaleko izkinean gelditu da, aurreko ezker gurpila lehertuta. Hori dela eta, lau pertsona jaitsi, korrika atera, metroko hesia saltatu eta trenbidera heldu dira. Bere aldetik poliziak Gobela geltokira abiatu dira eta hor ihes egindako gizonezkoetako bat harrapatu dute, "trenbidean makurturik". J.B.R. 23 urteko gaztea da atxilotutakoa, aurretik beste 14 aldiz harrapatu dutena eta zigor-aurrekariak dauzkana. Bilaketa lanak egin arren, udaltzainek ezin izan dituzte beste hiru pertsona topatu.