Igoera fasean protagonismoa izan dute Leioako emakumeek eta banakako sariak ere jaso dituzte: Vanesa Freirek igoera faseko jokalari onenaren saria jaso du eta Leire Sarasola izan da txapelketako golegile nagusia. Leioako jokalaria den Xemeinen lana ere azpimarragarria izan da igoera fase honetan.
Ondorioz, gaurkoan Leioak eta San Vicentek neurtu dituzte indarrak. Irabazleak Lehen Mailara igotzea zuela saritzat. Jon Lopezek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da partida guztian zehar eta 7 eta 1eko azken emaitzarekin garaipena eta Lehen Mailara igotzea lortu dute.
Ceutan jokatutako beste igoera fasea Caballak irabazi zuen eta talde hau izango da datorren denboraldian Lehen Mailan Leioa Waterpolo taldearekin batera.
San Vicenteren aurkako partidaren azken uneen bideoa (© EITB)